Preso Gaixoen etxeratzearen aldeko ekintza ikusgarria Gasteizen

Gaur, 2014ko uztailaren 8an, Gasteizen burutu dugun ekimenak, gaixotasun larriak dituzten presoen egoeraren aurrean dagoen urgentziaren islada izan nahi du.

Azken hilabeteetan emandako egoera desberdinak alarma guztiak piztera eramaten gaituzte, gobernuen mendeku nahiek hainbat preso politikoren bizitza arriskuan jartzera heldu da beste behin ere. Horren adierazle da Ibon Iparragirreren egoera, berriz ere espetxeratua izateaz gain, isolamendua, jipoiak eta dispertsioaren erruleta errusiarrean murgildu dute. Ventura Tome, Txus Martin, Aitzol Gogorza edota Ibon Fernandez de Iradiren muturreko egoerak ere gogora ekarri nahi ditugu. Espetxe instituzioak ez ditu behar bezalako baldintzak betetzen gaixo diren presoak sendatzeko, are gehiago esan beharko genuke, bertan mantentzeak egoera atzeraezinetara hurbiltzen ditu.

Gurean Jose Ramon Lopez de Abetxuko auzokidea dugu, Villabonako espetxean bihotzeko gaitz sendaezin batek jota dagoena. Ekintza ikusgarri honen bitartez guzti-guztien berehalako askatasuna eskatu nahi dugu eta egoeraren larritasunaz ohartarazi.

Abetxuko eta beste guztiak etxean eta bizirik nahi ditugulako!
Urgentziazkoa eta gizatasunezkoa delako!
ABETXUKO ASKATU! PRESO GAIXOAK ASKATU!

UZTAILAREN 12AN 19:00ETAN MANIFESTAZIOA LEIZAOLA PLAZATIK. ZATOZ!

#PresoGaixoakEtxera #AbetxukoEtxera #24UrteKartzelan #U12GasteizKalera

IMG_20140708_110959IMG_20140708_111013

Manifestazioa: uztailak 12 - 19:00 - Leizaola plaza (Gasteiz)